BIZI SENTIPENAK
(ver en castellano,
english)

Nere langintzaren garapenean datza nere iharduera artistikoaren sorburua; nere arkitekto lanbidea betetzen jarraitzen dut, bainan - izaera biziki artegakoa - nere aisialdiak arkitekturak nigan ernarazten duena taxutzen eman ditut.

Nere marrazkiak tarteko bizi izandu naizen lekueki lotzen natzaie. Gehien interesatzen zaizkidan gaiak azaldu behar banituzke, nere lanak baduela ezaugarri finko bat esango nuke: material ezberdinen trataeran xehetasuna (adreilu, harri,arbela, teila...) eta elementu arkitektonikoak (arbotanteak, xurrutarriak, zutarriak, ginbelak...) eta bereziki, denbora iraganean beraiek sortzen jarraitzen duten gerizpeak.
Halaber, zuloguneak edo mintzarrak, gerturatzen gaituen inguruan itsas edo haize enbatak sortu dutenak, bizi sentipenak eta obra horien denbora eta sortzaileek egiten ditudan marrazkietan irauten dutela helarazten didate.
Eta xehetasuna ere marrazkietan, ziritxoak txuri-beltzean gogotik, Euskal Herriarekin areago kideturik aurkitzen naizelako, negu eta euri egunekin eta elementu horiek sortzen duten eguratsarekin.
Apalki nere helburua narotasuna eta nigan denboraldien distirak sortzen duen grina igortzea da.

 

Donostia-Euskal Herria (Basque Country) Agosto de 2001

 

 

Website diseñado y desarrollado por José Manuel Pérez @ www.3dnaut.com